2014-15 ikasturte honetan, berriz ere Talde Elkarreragileen proiektuarekin jarraitzeko asmoa dugu. Aurten talde gehiagotan egin nahi dugunez inoiz baino bolondres gehiago behar dugu!
Euskera baldin badakizu eta gure eskolako ikasleekin erratutxo bat gustura pasatu nahi baduzu, gure web “elkarlanean” begirada bat bota. Bertan, bolondres bezala parte hartzeko formularioa aurkituko duzu, horrez gain proiektua ezagutzeko aukera izanen duzu.
2015eko otsailetik maiatza arte ordu t’erdiko tarte bat utzi gure eskolako ikasleekin esperientzia atsegina eta ahaztezina izateko.
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!