2014-15 ikasturte honetan, D ereduko 5. eta 6. mailako ikasleek pixkanaka-pixkanaka informatikako programazio lenguaian sartzeko aukera izaten ari dira Scratch tresnarekin.
Ikasleek hainbat proiektutan lan egiten dute eta horri esker prozesuak diseinatzen ikasten dute. Ideia bat abiapuntutzat, eredua sortu behar dute. Ondoren, lortu nahi duten produktua lortzeko hainbat saiakera egin behar dituzte, prozesuan sortzen diren arazoei aurre egiteko. Aplikatu dituzten ideek ez badute funtzionatzen, atzera egin beharko dute nahitaez, zuzendu egindakoa eta beste bide batetik saiatu.
Bigarren hiruhilabetean zehar robot baten programazio fisikoari helduko diote Lego Mindstorms NXT programarekin eta Iruñeko Planetarioak maileguan utziko dituen robotekin.
5. eta 6. mailetako irakasleek “sanfranrobotika” webgunea sortu dute, bertan hasitako proiektua zertan datzan, ikasleekin egiten diren jarduerak eta ikasleek sortzen dituzten proiektuak agertzen direlarik.
Horrela, iaz 3. mailako ikasleekin hasitako bideari jarraipena ematen diogu eskolan.
Klik egiten baduzu irudiaren gainean webgunean sartzen ahal zara.