2014KO ARKIMEDES SARIA GELAN IKERKETA ZIENTIFIKA EGITEAGATIK
Eskolako A/G ereduko 4. mailako ikaslegoak CSIC Institutuak eta BBVA Fundazioak Madrilen maiatzaren 27an antolatutako topaketan parte hartu zuen. Bertan, beste ikastetxe batzuetako ikasleen aurrean globo aerostatikoaren inguruan gelan egin duten ikerketa aurkeztu zuten. Ikerketa horren ondorioz “Premio Arquímedes a la labor de Investigación Científica en el Aula 2014” delako saria jaso zuten.
Topaketa horretan, 7 Autonomi Erkidegoko 19 ikastetxeko ikasleek parte hartu zuten eta ikusi ahal izan zen zientzia nola lan egiten den geletan Hezkuntzako lehenengo etapetan.
A/G ereduko 4. mailako neska-mutilek, gelan bere irakaslearekin batera egin duten ikerketa prozesua azaldu zuten, hau da, aire nabigazioan Arkimedesen printzipioaren aplikazioa. Solido, likido eta gasen densitatea eta flotabilidadea aplikatzen ahal direla zeppelin bat eraikitzeko erakutsi zuten.Urrundik kontrolatutako zeppelin bat aretoa zeharkatzen zuelarik beren aurkezpena amaituz
“Globo aerostatiko” izeneko proiektoak gelan gaitasun batzuk garatzeko aukera eman du, hala nola, Arkimedesen biografia irakurriz irakurketa gaitasuna, matematika gaitasuna kalkuluak egiteko, informazioa bilatzea, aukeratzea eta sortzea, hipotesiak planteatzea eta frogatzea, testuen ekoizpena prozesoa dokumentatzeko eta zientifikoki zehatz azaltzeko. Horrela demostratu dute lortzen diren emaitzek ez dutela zerikusirik larruazalaren kolorearekin, erlijioarekin, sexuarekin…, prozesua marrazkien bidez azaltzen eta ikusten gero eta galdera gehiago egin daitezkeela, ikasten ez dela inoiz bukatzen eta talde lana eta kooperazioa banakako lana bezain garrantzitsuak direla.
Atxikitutako artxiboetan Topaketaren programa eta eskolako proiektuaren azalpenaren prentsa oharra aurkitzen ahal dituzue.
Horrez gain, prentsan hainbat artikuluetan zabaltzen ari da:
http://www.abc.es/familia-educacion/20140602/abci-investigar-experimento-infantil-201405271811.html
Hezkuntza Departamenduko boletina