Pasa den otsailaren 27an Patxi Zubizarreta idazlea gure eskolara etorri zen, 5. mailako ikaslegoarekin topaketa bat egitera.
Arratsalde zoragarria pasa genuen berarekin eta hainbat sekretu jakin izan genuen: aukera paregabea izan genuen bere ideiak, gustuak eta idazteko erabiltzen dituen trukoak ezagutzeko. Gure galderak goxo-goxo erantzun zituen, horrela ezagutu genuen bere istorioak boligrafoz idazten dituela gidoi bat egin ondoren. Ideiak bere ingurutik, irakurtzen duenetik… ateratzen omen ditu. Baita ere esan zigun idazlea baino lehen irakurlea dela eta txikitan ez zuela idazlea izateko inolako asmorik, baina gaur egun asko disfrutatzen duela idazten.
Eta arreta handiz detailerik galdu gabe entzun genituen askoz ere gauza gehiago! Mila esker, Patxi, etortzeagatik.