Zuhaitz bat landatu kanpainaren barruan, eskolako D ereduko 6. mailako ikaslegoak jarduera interesgarri bat burutu du. Badostain (Eguesibar) herri ondoan, ikasle bakoitzak zuhaitz bat landatu zuen. Jardueran parte hartu eta hamaiketako goxo bat konpartitu ondoren, beraiekin egon ziren begiraleek bertako paiasaia eta bere ekosistemeen elementuei buruz azalpenak eman zizkieten.
Oso ongi pasatu zuten, goiz zoragarri bat izanik.