2013-14 ikasturtetik aurrera, gure eskolak Garralda, Auritz eta Caparrosoko eskolakoekin batera zientziaren ikas-irakas prozesua garatzeko proiektu bat lan eginen du.
Proiektua eskolan garatzeko, Goi Mailako Kontseiluaren Ikerketa Zientifiko erakundeak aurrera eramaten duen “CSIC eskolan ” delako programaren laguntza eta aholkularitza izanen dugu. Programa honen helburua, gazteen adinean zientzia eskolara hurbiltzea da.
Zientziaren helburua objektuen, nahiz fenomenoen errealitatea ulertzea da. Objektuak espazioa okupatzen duen materiaz osatuta daude eta fenomenoak objektuek pairatzen dituzten aldaketak dira.
Gizadiak, mundua ezagutza zientifikoei esker konkistatu badu ere, bere aldeko estimulurik ez du (kontraesan handia). Zientziaren ezagutza, nahiz eta gaur egun hartzen ohi diren erabakien oinarria izan gure eguneroko bizitzaren gai askotan: energia, garbitasuna, osasuna, ingurugiroa, teknologia eta abar, gizarte honetako pertsona gehienen intereseetatik kanpo dago.
Ezagutza honetan aurrera joateko, bere aldeko estimuluak, metodo zientifikoaren eta iritzi zientifikoaren aldeko egoerak sortzea beharrezkoa da.
Lehenagoko eta geroaren arteko diferentzia sortzea. Ongi lan egiten bada galdera gehiago sortuko dira bukaeran hasieran baino, kognizio prozesuaren momenturik garrantzitsuena hasiera izanik. Indiferentziarik ikasteko gogoa izatera pasatzea. Eta horretarako errealitatea bezalakorik ez dago. Honek bere irudikapenek baino gehiago estimulatzen baitu.
Arrainak ba al daki urez betetako itsasoan bizi dela?
Gu airez betetako itsako batean bizi garela konsziente al gara?
|
Gure “itsasoa” ezagutzen hasiko gara, eta pixkanaka zientziaren munduan murgilduko gara, esperimentuen bidez eta historiako zientzialari handiak eta haien egindado ekarpenak ezagutuz.
|
Bidai zoragarri honetan laguntzeko asmoa baduzu… badakizu non gauden!