2013-14 ikasturtean zehar, SAN FRANZISCO IKASTETXEAK, “D” ereduan dauden Lehen Hezkuntzako 3.garren mailako ikasleentzat ROBOTIKARAKO HASTAPENEKO Tailer bat antolatzen du. Asteazkenero, 2,garren eta 3garren saioetan , gelako aita batek (Martin), eskolako orientatzaileak (Angel) eta tutoreak (Alizia) hiru talde txiki osatzen dituzte eta horren arabera, gelako ikasle guztiak hiru txoko horietatik pasatzen dira 30 minutuero ROBOTIKAKO oinarrizko edukiak menperatzeko. TALDE ELKAR-ERAGILEAREN iraunpena ikasturte osokoa izango da eta zabalik dago edozein aita, ama, ikasle edota kanpoko eragileari parte hartu ahal izateko.
ROBOTIKAKO TAILERREKO edukiak , ingurune arloko ikasgaiak sustatzen saiatzen dira. Robotika roboten zientzia eta teknologiara hurbil daitezela nahi dugu. Halaber, eguneko tresnerien oinarrizko funtzionamendua ezagutarazi nahi dute ere.Robotikak hainbat gai konbinatzen ditu, hala nola, mekanika, elektronika,informatika,adimen artifiziala eta kontrol ingeniaritza. Gure azken helburua da tailer motibagarri bat antolatu eta aurkeztu eta bide nabar gure ikasleak ikertzera anima daitezela eta manipulatzen duten bitartean esanahi berriak eraikitzen bitartean, hiztegi zientifiko bat erabiltzen dezaten ere.
Gure Robotika tailerrako helburu espezifiko batzuk ere ezarri egin ditugu:
1. Gure ikaleek robot bat manejatzeko oinarrizko kontzeptuak esagutu eta erabil dezaten; mandatuak ordenatzeko sekuentzia nola egin ikasi, oinarrizko hiztegia ezagutu, lateralitatea kontrolatu, espazioko eta plano batean orientabideak finkatu.
2. BYOBs programa informatikoa ezagutu eta erabili.
3. NXT eko tresneriak erabili eta ezagutu eta First Lego robota erabiltzen ikasi.
Bukatzeko, antolakuntza honen esker SAN FRANCISCO I.P. Hezkuntza Departamenduak osatu berria duen zientzia eta teknologia arloak berritzeko zentroen sare –an sartu egin da.