2013-14 ikasturtean, 3. zikloko geletan aulaPlaneta plataformaren pilotajea egiten ari da. Plantaforma honetan, irakaslegoak nahiz ikaslegoak on-line dagoen hainbat arloetako eduki kurrikularra erabiltzeko aukera dute.
Kurrikular mailan, 5. eta 6. mailetan, Teknologia Berriak integratea helburu duen Integratic proiektuaren barruan, plataforma honen pilotajea egiten ari da, ekainean Hezkuntza Departamenduak egindako eskaintza zikloan onartu ondoren. Fase hauetan garatzen ari da:
- 2013ko ekainean parte hartzeko erabakia harzen da.
- Urte bereko iraila eta urrian irakaslegoaren lizentziak eta sarbideak eskuratzen dira.
- Ondoren, taldeak Hezkuntza Departamenduari pilotajea egingo duen modua azaltzen duen agiria bidaltzen dio.
Agiri honetan hauxe da azaltzen dena:
- zentroan proiektuaren aplikazioa eta zehaztasuna
- geletako bilera orokorretan familiei eman beharreko informazioa
- pilotajea aurrera eraman ahal izateko, irakaslegoaren hilabeteroko formakuntzaren egutegia
- artxibo kolaboratibo baten (drive) irekiera, irakaslegoak bertan beren zalantzak, lorpenak, informazioak… komunean jartzeko
- ikaslegoarekin plataforma erabiltzen hasteko momentua zehaztu eta eredu bakoitzean emanen zaion erabilera arlo desberdinetan
- pilotajearen ebaluazioaren zehaztapena
Martxoan, ebaluazioa ahoz eginen da eta ekainean irakaslegoak eta ikaslegoak ere ebaluazioa eginen dute. Horrez gain, aspektu guztien ebaluazioa jasoko duen dokumentu bat Hezkuntza Departamendura bidaliko da.
AulaPlanetak, 3. zikloan erabiltzen ohi den Edmodo plataformarekin batera, kurrikulumeko hainbat arloetan on-line komunikazioa ahalbidetzen du eta gaur egungo eskolan, ikas-irakaskuntzaren prozesua beste modu bat ulertzeko modua ere.