Eskolako 3. zikloko irakaslegoak proiektu berri bati ekin dio hasi berria den ikasturte honetan: “3. zikloko familien txokoa – Rincón de las familias del 3º ciclo” izena duen web orria. 3. zikloan dagoen ikaslegoa, eskolan egingo duen azkeneko zikloan dago, Institutura DBH egitera joan baino lehen. Hori dela eta, web honen helburua bi urte hauetan familiak eta irakasleak elkarri lagunduz aritzea da, gure ikasleen ikas-prozesuan ahal den modurik hoberenean laguntzeko asmoarekin.
Beraz, web honek elkargune bat izan nahi du, familientzako lagungarriak izan daitekezkeen baliabideak eskainiko dituena: eginen diren bilera orokorren informazioa, zikloan aurrera eramaten diren proiektuen informazioa, ateraldiak,….
Interegarria eta baliagarria izatea espero dugu!