2012-13 ikasturtea bukatu ondoren, eskolan praktikan jarri diren talde elkarreragileen balorazioa egin da, horretarako parte hartu dutelarik irakasleek, bolondresek eta ikasleek. Hauek dira beren iritziak:
– Irakaslegoaren balorapena: parte hartu duten hamaika irakasleek balorapen galdetegia erantzun dute. Erantzun guztiak zenbakidun eskala batetan antolatuta daude 0tik (puntuazio baxuena) 5eraino (puntuazio altuena). Proposatutako galderen artean, ondoko hauek nabarmendu behar dira:
- Irakaslegoaren %55ak, proiektua 5 batekin baloratzen du eta %45ak, 4 batekin.
- Irakaslegoaren %82 batek bolondresen partehartzea 5 batekin baloratzen du eta %18 batek, 4 batekin. Irakasle baten erantzuna gehiengoaren iritzia laburbiltzen du: “taldera oso ongi egokitu dira eta oso motibatuta etorri dira beti”. Irakasleak ongi badakite, beren denbora eta lana eskaintzen duten bolondresik gabe, proiektua ezin izango zela aurrera eraman. Partehartzaileen aniztasuna aipatu behar da (adina, sexua, formakuntza…), horrek ikaslegoari euskera, irakaslegoaren perfil desberdina duten pertsonekin identifikatzea errazten dio, erlazio afektiboak ezartzen dituzte beraiekin eta erregistro linguistiko ezberdinak ezagutzeko aukera ematen die.
- Irakaslegoaren %55ak euskeraren erabilera bultzatzeko proiektuaren baliagarritasuna 5 batekin baloratzen du, beste %27 batek 4 batekin eta %18ak 3 batekin. Orokorrean irakasleen esanetan talde elkarreragileen saioetan euskeraren erabilera handitzen dela onartzen dute, baina ez dago garbi erabileraren handitzea saioetatik kanpo.
- Curricular gaitasunen lanketan duen eraginari dagokionez, %27 batek 5 batekin baloratzen du eta %72 batek, 4 batekin.
- Ikaslegoaren arteko elkarlan eta errespetuzko jarreretan duen eragina, irakaslegoaren %18 batek 5 batekin baloratzen du eta %82 batek 4 batekin.
- Irakaslegoaren %45 batek aipatzen du proiektuaren partehartzeak, berdinen arteko ikaskuntza zabaldu egin duela gelan, beste lan momentu batzuetan, eta %55 batek, neurri batetan bultzatu egin duela.
- Iharduera ezberdinekin bilatzen diren helburuak lortzeko, gelaren antolaketa honek eskeintzen duen denboraren aprobetxamendua azpimarratzen da.
- Irakasle batzuek saioak prestatzeko eta saio hauek eraginkorrak eta dinamikoak izateko behar duten denbora aipatzen dute.
- Hurrengo ikasturtean esperientzia errepikatzeko asmoari buruz galdetzerakoan, %73 batek “zalantzarik gabe” errepikatuko dutela esaten dute eta beste %27 batek “seguraski” errepikatuko dutela adierazten dute.
– Pertsona bolondresen balorazioa: Oraingoz, memoria hau burutu den arte, parte-hartzaile bolondresen artetik 21 pertsonek erantzun diote galdeketa anonimoari (% 60ak).
- Proiektuaren antolaketa orokorra %52ak 4 batekin (0tik 5erako eskalan) baloratzen du eta %48ak 5 batekin.
- Bolondresak egondako gelaren antolakuntza maila %52ak 5 batekin baloratzen du, %43ak 4 batekin eta %5ak 3 batekin.
- %86akoso gustora sentitu izan dela erantzun du, 5 batekin baloratuz bere sentsazioa, %10ak 4 batekin eta %5ak 3 batekin.
- Datorren urtean berriz parte hartuko ote duten galdetuta, %89a astean behin bolondres moduan etortzeko prest agertzen da, %5a “noizbehinka”, eta beste %5ak ez daki ahal izango duen.
- Galdera irekietan proiektuaren balorazioa orokorrean parte hartzearenen eta ikasleen jarreren balorazioa oso positiboa da kasu guztietan.
- Euskeraren erabilpenari dagokionez, ikasleak bolondresekin euskera erabili izan dutela deritzote baina ikasleak bere artean gaztelera erabiltzen dutela antzemanSalbuespen bakarra, haur hezkuntzako ikasleena izan da, batez ere 3 urtekoena, zeinean proiektuan zehar garapen bat egon dela baloratzen duten. Era berean, kalean bolondresak eta ikasleak egoera informaletan elkartu izan direnean euskeraren erabilpena aipatzen dute.
- Irakasleekin koordinaketari dagokionean iritzien arteko desadostasun gehiago agertu dira. Gehiengoak koordinaketa perfektua (burutu beharreko ekintzen aurretiko ezagutza esplizitua, jardueraren helburua, …) azpimarratzen du, baina gelara iritsi eta eginbeharrekoaren inguruko ezjakintasuna eta momentuan bertan prestatzera behartuta sentitzea (testuak, ariketak, …) ekiditeko batzuk koordinaketa gehiago egon beharko lukeela aipatzen dute.
- Partehartzean lortutako onura pertsonalen komentarioak azpimarratzen dute zeinen atsegina izan den auzoko haurrak ezagutzea, beraiekin erlazionatzea eta beren aurrerapausoak ikustea. Senideek zehazki eskola barrutik ezagutzeko aukera baloratzen dute. Unibertsitateko magisteritza ikasleek etorkizunean euren profesioa izanen denarekiko hurbilketa egiteko aukera eta eskola inguruan eroso sentitzen ote diren baloratzeko aukera aipatzen dute.
– Ikaslegoaren balorapena: ikasleek proiektuari buruz duten iritzia modu ezberdinez jaso da ikasleen adinaren arabera. Hasteko, irakasleei, haien ustez, ikasleak nola sentitu diren galdetu zaie, modu honetan zeharkako balorapena eginez. Irakasle guztiek galdetegian “oso gustora” aukeratu dute. Honez gain, irakasle bakoizak bere taldean balorapena nola egin erabaki du. Bigarren eta hirugarren zikloetako talde batzuetan idatziz jasotako informazioan ikasleen oso balorapen positiboak islatzen dira. Maiz errepikatzen diren ideiak honako esaldietan biltzen dira: “talde txikian gehiago ikasten dut”, “batzuetan lanak ez ditut ongi ulertzen baina laguntzen didate”, “oso ongi pasatu dut eta asko ikasi dut”, “batzuetan altuegi hitz egiten dugu”, “mutila zelako gustatzen zitzaidan (gizonezko bolondres bati erreferentzia eginez) eta eskolan denak neskak dira (irakasleei erreferentzia eginez))”, “Berarekin ongi sentitu naiz”, “euskeraz gehiago egin dut talde txikia zelako” ,” hurrengo kurtsoan errepikatzea gustatuko litzaidake”, “matematika ez zait gustatzen baina jolasen bidez atseginagoa iruditzen zait”, “matematikarako truko asko erakutsi dizkigu (bolondres batek)”, “Oso jatorra da eta dena oso ongi irakurtzen du”).
Datozen loturetan dinamika honi buruzko informazioa eta irudiak ikus daitezke 2. zikloko eta 3. zikloko geletan.