Frantzisko Deuna eskolako 5. mailako ikaslegoak jaso du ONCE erakundeak banatutako saria, 29. Eskola txapelketan “la Cápsula del tiempo” deituriko deialdian
Aurkeztutako bideoan aldarrikatu nahi zuten, askotan, gizakion dauzkagun ametsak eta ilusioak betetzen ahal direla nahiz eta zailtasunak handiak izan. Izan ere, aurkezten dute Miren, txikitatik pianojolea izan nahi zuen neska itsua. Oztopo guztiak gaindituz eta teknologiari esker, lortzen du bere ametsa.
Aurkeztutako lanean, Mirenek, jaiotzez itsua, lortzen du txikitatik izan zuen ametsik ederrena: pianojolea izatea. Ilusioa, esfortzua eta teknologiaren laguntza ikus daitezke ikaslegoak sortutako minutu bateko lan honetan:
Ekainaren 10ean jaso zuten errekonozimendua Iruñeko Gaztelu Plazan Aibar eta Zangotzako ikastetxeetatik etorritako beste ikasleekin batera.
Esperientzia kutxa batzuk banatu zizkieten.
ZORIONAK GUZTIEI!