Consumópolis 8 Lehiaketaren fase autonomikoaren saridunak 6. mailako ikasle talde bat
Eskolako 6. mailako gela bateko 5 ikasleek Consumopolis 8 lehiaketako fase autonomikoko irabazleak izan dira, Lehen Hezkuntzako mailan.
“Entrenatu gogoz arduraz kontsumitzeko” 2012-2013ko eskola-lehiaketa Kontsumoko Institutu Nazionalak Espaniako Estatuko 18 autonomia-erkidegoko Gobernuekin antolatuta dago, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatutako ikasleentzat.
Lehiaketaren helburua da kontsumo arduratsuari buruzko gogoeta egitea, lehiaketaren bi zatietan proposatzen diren jarduerak eginez.
Lehiaketaren lehenengo zatian, taldeko bost lehiakideak Consumopolis hirian barrena ibili dira, eta ibilbidean zehar jarritako proba pedagogikoak eta ludikoak gainditu dituzte. Guzti hau on-line eginez www.consumopolis.es portalean.
Bukatzeko, bigarren zatian talde-lana sustatu da, baterako lan bat eginez, kirolaren eta kontsumo arduratsuaren alderdiak lotu dituena. Hain zuzen ere egutegi bat (irudian dagoena)
Ekainaren 19an Nafarroako Gobernuaren Jauregian saria akreditatzen duen agiria jaso zuten, Nafarroako beste bi ikastetxeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi taldeekin batera: Tafallako Sancho III el Mayor Ikastetxea eta Iruñeko San Cernin Ikastetxea.
ZORIONAK, ZORTE ON OPA DIZUEGU NAZIONAL MAILAKO LEHIAKETARAKO!