Pasa den astelehenean, ekainaren 3an, eskolako Areto Nagusian D ereduko 6. mailako haurrek bertsosaio polit bat eskaini ziguten.
Bertan, ikusi genuen Bertsozale Elkarteak Nafar Gobernuaren laguntzarekin bertsolaritza lantzeko eskaini dieten aukera ongi probestu dutela. Horri esker, ahozkotasuna eta euskal kulturaren aspektu hau ezagutzeko eta lantzeko aukera izan dute, astero Josema Leitzerekin egiten ohi zuten saio batean.
Bertsosaioan hainbat bertso desberdin eskaini ziguten: ipuinak (Makilaxki eta Tartalo), bertsopaperak, elkarrizketak, asmakizunak,… eta nola ez! Josemak eskainitako oinekin bapateko bertso batzuk ere egin zituzten, bertsolariek egiten ohi duten bezala.
Bideoan, saioarekin disfrutatzeko aukera daukazue: