Urtero bezala, 2013 urte honetan ere eskolan “Liburuaren eguna”, egun berezi bat izan zen. Haur Hezkuntzatik 6. maila arte irakurketarekin disfrutatzeko helburu zuten hainbat jarduera egin ziren.
Haur Hezkuntzan eskolako hainbat pertsona helduk: gurasoak, irakasleak, jantokiko langilea, atezaina,… irakurritako ipuinak entzuteko aukera izan zuten. Eguna entzun nahi zuten pertsona aukeratzen hasi zen, eta gero arreta handiz haiek irakurritakoa gustura entzun zuten.
Lehen Hezkuntzan egindako jarduerak anitzak izan ziren: lehenengo zikloko ikasleek ere helduek irakurritako ipuinak entzun zituzten. Bigarren ziklokoek, berriz, irakurketa publikoa egin zuen eskolako areto nagusian, hizkuntza desberdinetako hainbat testu haiek irakurriz. Eta bukatzeko, hirugarren zikloko ikasleak eskolako txikiengana hurbirldu ziren, 5. mailakoek prestatutako Kamishibai irakurtzera eta txikiek aukeratutako liburuak banaka irakurtzera.