Integra-IKT izeneko proiektua oso garrantzitsua da gure eskolan.
2009-10 ikasturtetik aurrera Nafarroako 10 eskola publikoetan aurrera eramaten den esperientzia piloto bat da. Honen helburua izanik, eskolak ematen duen hezkuntz kalitatea hobetzea gaur egun gizartean ematen ari diren aldaketei egokituz.
Informazio eta Komunikazio gaitasunen garapena bere helburua da, horretarako Teknologia berriak txertatuz egunero geletan egiten den kurrikular lanetan. Zehatz mehatz, 3. zikloko ikasleen gaitasun digitalaren garapena da bere helburua.
Honek esan nahi du, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako geletan teknologia berriak egunero erabiltzen direla eskolako lanak egiteko, gela horietan dauden arbel digitalak eta ordenagailuak (tablet-PC) erabiliz. Hainbat saioetan baliabide hauek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuz: informazioa gelan eduki, beste zentroekin harremana, lan kooperatibo eta kolaboratibo egiteko aukera,… Eta programa informatiko batzuk eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzeko ere: abotsa grabatu, entzun, editatu; irudiak grabatu, entzun, editatu; kontezptu-mapak egin, liburu digitalak sortu, argitaratu,…
3. zikloko blogaren bidez familiekin eta eskolaz kanpoko beste pertsonekin geletan sortzen diren lanak konpartitzeko aukera izaten dugu. Horrela, familiek jarraipen zuzena egin dezakete gelan sotzen diren lanetkin.
Jarraian dagoen web orri honetan eskolan gai honi buruz egiten ari garen bidea ezagutzen ahal duzu:
Hauxe da gure 3. zikloko ikaslegoak proiektuari buruz duen iritzia: