Ikasturte oro, d ereduko 5. eta 6. mailako ikaslek Bertsolartiza Ikastetxetan programan hartzen du parte. Programa honek 30 urteko ibilbidea du eta Nafarroako Bertsozale elkarteak antolatzen du Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Hauek dira helburuak:
- Euskal kulturaren transmisioa bertsolaritzaren bidez
- Hizkuntza gaitasunaren garapena
Klaseak Bertsozale elkarteko irakasle aditu batek emanen ditu astean behin lau hilabetez, bati ere gelako tutoreekin elkarlanean.
Programak bertsoaren ezaugarriak landuko ditu: teknika, erritmoa, metrika eta errima. Gainera, bertsoaren ahozko tradizioa euskal lieraturan nolakoa izan den ezagutaraziko da.
Proposatzen diren jarduerak guztiz ludikoak dira eta prograsiboak zailtasunan. Bertso idatziekin hasiko dira eta poliki poliki, gero eta askatasun gehiago hartuz joanen dira ahozkotasunean. Amaitzeko, bertso saioa prestatuko dute eskolako beste ikasleentzat.
Programam hau oso ongi balortua dago. Gainera, hizkuntza gaiazuna ez ezik jendeaurrean hitz egiteko ziurtasuna, sormena, kofidantza eta besteak entzuteko oihtura ere lantzen dira