PATXI ZUBIZARRETA eta EITB 6. MAILAKO-ekin
Azaroaren 15ean, Patxi Zubizarretak bisitatu gintuen. D ereduko 6. mailako gelan egon zen kamera, errealizadorea eta Yolanda Mendiola «Artefaktua_literarioa» saioa zuzentzen duen kazetaria lagun zituela.
Zer dela eta?
Ikasturte honetan, 25 beteko dira idazleak eskoletara joaten hasi zirela eta etb-rako erreportaje bat egiteko aukera sortu zaie Artefaktua literatura saiorako, hain zuzen ere.
Grabazioa egin ahal izateko, eskola eta giro egokia eta goxoa eskatu zuen idazleak, berak gidatutako saioaz gozatu ahal izateko eta modu egokiz grabatzeko. Horrez gain, geuk sortutako osagarri guztiak: marrazkiak, liburuen erreseinak, irudiak, hormairudiak eta bestelako lanek, osatu zuten telebistan aurrerago ikusiko den grabazioa.
Nola garatu zen?
Aipatutako egunean, dena prest zegoela, kamarak gure gelan sartu ziren. Berehala, Patxi Zubizarretak ekin zion saioari eta, beti bezala, bere istorio zoragarriekin beste paisai eta lurralde batera eraman gintuen segundu batzuetan.
Honetan murgilduta, aldez aurretik, pentsatutako galderak egitera gonbidatu gintuen. Horien inguruan, bere pertsonaiak, sentimenduak, lekuak eta bere obraren gakoak aletzen joan zen. Den-dena giro xarmagarri batean.
A zer nolako sorpresa!!
Espero ez zuena iritsi zen. Orain arte egindako bisitetan bera zen geuk irakurritako liburuak sinatzen zituena.
Oraingoan, gu, neska eta mutilak, “idazle” bihurtuta, Liburu erraldoia oparitu genion.
Bertan, aurkezpenak, istorioen bukaerak eta gauza guztien artean, Saioa Alkaizaren laguntzarekin sortutako bertsoak eta gure sinadurak. Zer poza, hori dena jaso zuenean!
Gelan sortutako bertsoak! (Doinua: Maisu, Ruanda zer da?)
Guk 25 urtepasatu DITUGUehundako idazle Zure liburuekinikasiz EUSKARA,istorioak irakurtzendibertitzen GARA.Oparia_ekarritazure_ESKUETARA,zure bisitagatik,hartu BESARKADA.Eskerrik asko_etorribaitzara_ESKOLARA! |
Hona hemen Patxik egindako agurra:
MILA ESKER ETA ESKER BAT GEHIAGO, LAGUNOK,
LASTER ELKARTU GARA BERRIRO!
SAIATU ZUEN BIZITZEN PROTAGONISTA IZATEN!!!
Eskerrik asko, zuri, gure eskola aukeratzeagatik horren saio ederra aurrera eraman ahal izateko. Kuraia on eta zaldi-inurri asko gure bizitzan! |